1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2329/2026 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita honako ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratutako deialdiaren 8.2 oinarrian atzemandako akats materiala: 2048/2026 Ebazpena, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran gelako buru izateko lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko.
Funtzio Publikoko zuzendariaren ekainaren 18ko 2048/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran gelako buru izateko lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko.
Deialdiaren 8.2 oinarrian akats material bat dagoela ikusi da, aplikatzekoa den araudia aipatzerakoan ez baita jasotzen martxoaren 6ko 18/2019 Foru Dekretuaren 13.3 artikuluan xedatutakoa (foru-dekretu horrek 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautzen du). Artikulu horren arabera, gelako buruen lanpostuak eskainiko zaizkie, lehenbizi, operadore lanpostuetan aritzeko izendatuak izan diren langile finkoei, eta, gero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako gainerako langile finkoei. Horrenbestez, bidezkoa da akatsa zuzentzea, bat etorriz ezarrita dagoenarekin urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 125.2 artikuluan (Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko Legea).
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Zuzentzea honako ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratutako deialdiaren 8.2 oinarrian atzemandako akats materiala: 2048/2026 Ebazpena, ekainaren 18koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi bat onesten duena prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran gelako buru izateko lanpostuan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko. Hortaz, honela geratzen da idatzita:
Honako hau dioen tokian:
"8.2. Izangaiei eskaintza egiten zaienean eta, hala badagokie, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera deklaratzean, honako hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua, zeinaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua partzialki garatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide hobekuntza eskaintzen baitira; deialdi honetako oinarriak; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako zerbitzu berezietako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak".
Honako hau behar du:
"8.2. Izangaiei eskaintza egiten zaienean eta, hala badagokie, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoera deklaratzean, honako hauetan ezarritakoari jarraituko zaio: apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua, zeinaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua partzialki garatuz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide hobekuntza eskaintzen baitira; deialdi honetako oinarriak; Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 30eko 199/2004 Foru Agindua, prestakuntzarako zerbitzu berezietako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezartzen duena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.
Zehazki, eta bat etorriz ezarrita dagoenarekin martxoaren 6ko 18/2019 Foru Dekretuaren 13.3 artikuluan (foru-dekretu horrek 112 SOS Nafarroa Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa arautzen du), gelako buruen lanpostuak eskainiko zaizkie, lehenbizi, operadore lanpostuetan aritzeko izendatuak izan diren langile finkoei, eta, gero, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako gainerako langile finkoei".
2. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen web-orriaren deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus).
3. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta epaimahaiko kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2610396