148. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

203/2026 EBAZPENA, uztailaren 15ekoa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita elikadurako teknikarien plaza huts bat merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako plaza.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 30eko 118/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen elikadurako teknikarien plaza huts bat merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Deialdi hori 2025eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ekoan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatu denez eta izangai bakar bat ere aurkeztu ez denez, bidezkoa da deialdian eskainitako plaza bete gabe uztea.

Azaroaren 15eko 248/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe uztea elikadurako teknikarien plaza huts bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako, lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian eskainitako plaza. Plaza zenbakia: 71917.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren web-orrian argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzura eta Elikagaien Segurtasunaren Atalera.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2026ko uztailaren 15ean.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, María Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2609936