146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

675E/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Larraungo udal planaren aldaketari buruz. Aldaketak Gorritiko 1. poligonoko 176. lurzatiari eragiten dio, eta María Lourdes Balda Baldak sustatu du.

Larraungo Udalak 2025eko irailaren 30ean onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean jarri zuen iragarki bat argitaratuz 2025eko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan. Espedientearen parte dira planaren aldaketaren memoria eta agiri grafikoak.

Aldaketaren xedea da Larraungo (Gorriti) 1. poligonoko 176. katastro-lurzatia birsailkatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik bizitegi-erabilera izanen duen hiri-lurzoru finkatugabea izatera igaro dadin, familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko.

Lurzoruaren birsailkapenak 817,29 metro karratuko esparru bati eragiten dio, zeina Gorritiko hirigunetik ekialdera baitago eta harekin eta NA-4011 tokiko errepidearekin egiten baitu muga. Malda apaleko lurrak dira, belardi naturalak, non ez baita identifikatu ingurumen balio azpimarragarririk.

Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Larraungo udal planean, 1. poligonoko 176. lurzatiaren eremuan (Gorriti), egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Larraungo udal planaren aldaketari buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 1. poligonoko 176. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Gorritin, eta María Lourdes Balda Baldak sustatu du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Larraungo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.

Iragarkiaren kodea: F2609635