2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Ordenantza, erretiratuen klubaren erabilera arautzen duena. Hasierako onespena
Zizur Nagusiko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Erretiratuen klubaren erabilera arautzen duen ordenantza.
Onetsitako espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aipatutako espedientea behin betiko onetsi, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zizur Nagusian, 2026ko uztailaren 6an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2609737