146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLAMAYOR DE MONJARDÍN

Publizitatearen udal ordenantza. Hasierako onespena

Villamayor de Monjardíngo Udalak, 2026ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Publizitatearen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikulua ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villamayor de Monjardínen, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, Jaime del Villar Tolosa.

Iragarkiaren kodea: L2609756