146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Xehetasun-azterketa, Anozko Kontzejuko 2. poligonoko 204. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalbatzak, 2025eko abenduaren 30eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Anozko Kontzejuko 2. poligonoko 204. lurzatirako xehetasun-azterketa, Miguel Lizarbe de Miguelek eta Itziar García Elizarik sustatuta.

Iragarkia argitaratu zen 2026ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Bada, ez zenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2026ko ekainaren 30eko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.

Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ollaranen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609675