146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Jarduera-lizentzia ematea. Fruta eta barazki biltegia

Aditzera ematen da jarduera-lizentzia bat eman dela, honako ezaugarri hauek dituena (hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea, zeinaren bidez arautzen baitira ingurumenean eragina duten jarduerak –argitara eman zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an–):

Lizentzia eman den eguna: 2026ko maiatzaren 26a.

Sustatzailea: Verdunavar Frutas y Verduras SL.

Jarduera: fruta eta barazki biltegia.

Tokia: Noain-Ezkirotz industrialdea, P kaleko 11 eta 13 zenbakiak, L kaleko 3, 5 eta 7 zenbakiak eta Z kaleko 32 zenbakia, 31110 Noain (Elortzibar).

2. poligonoko 174., 175., 178., 179., 180. eta 182. katastro-lurzatiak.

Noainen, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Mikel Navarro Ayensa.

Iragarkiaren kodea: L2609812