2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Jarduera-lizentziaren eskaera. Gidaria duten ibilgailuak alokatzeko enpresa baten garajea eta bulegoak
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Sustatzailea: Navarra Travel SL.
Jarduera: gidaria duten ibilgailuak alokatzeko enpresa baten garajea eta bulegoak.
Tokia: Talluntxe industrialdea, B kalea 16. 31110 Noain (Elortzibar). Katastroko 2. poligonoko 628. lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Noainen, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, Mikel Navarro Ayensa.
Iragarkiaren kodea: L2609776