146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Xehetasun-azterketa, Eguesko 12. poligonoko 79. lurzatian. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2026ko ekainaren 24an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Eguesko 12. poligonoko 79. lurzatiari eragiten dion xehetasun-azterketa, Pablo Basterra Ederra eta Raúl Roncal Ventura arkitektoek idatzia eta Alquibalat SLk sustatua.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609808