146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Eguesko 12. poligonoko 477. lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2026ko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa egitea Eguesko 12. poligonoko 477. lurzatiari eragiten dion xehetasun-azterketan. Luis J. Lauroba Olloquiegui ingeniariak idatzi du, eta Disintex 2021 SLk sustatu.

Hartara, argitara ematen dira iragarki hau eta erreferentziako agiri arautzailea, eranskin gisa, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609805