146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Ehun urtetik gorako saltokietan eta saltoki berezietan obra-lizentziak emateari uztea

Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-JUL-26 (8/CU).

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak, 2007ko apirilaren 12an, erabaki zuen behin betiko onestea proposamen bat, zeinaren bidez Iruñeko Udal Plana homologatu baitzen, eta 2002ko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legera (Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa) egokitu. Horren testu bategina 2008ko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran onetsi zen (2008ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an).

Udal Planeko Katalogoan, Eraikitako Ondarearen apartatuan, jasotzen dira, besteak beste, Iruñeko ondare historiko-artistikoa osatzen duten eraikinak. Halaber, hiru babes-maila esleitzen zaizkie horien katalogazio-mailaren arabera (1. gradua, 2. gradua eta 3. gradua). 3. graduko eraikinen kategorian eraikinen zerrenda bat jasotzen da, hain zuzen, beheko solairuetan babestu beharreko merkataritza-lokalak dituzten eraikinena. Halaber, katalogo horretako 30. artikuluan (3. graduko eraikin babestuak) "katalogatutako merkataritza-lokalei" lotutako hiru puntu daude.

Alde Zaharreko BEBPBan jasotzen da Iruñeko Udal Planeko eraikinen zerrenda hori bera. Gainera, hirigintzako araudian, eraikin guztien eta horien beheko solairuen estetikari buruzko araudia jasotzen da.

Iruñeko Ehun Urtetik Gorako Saltokien eta Saltoki Berezien Inbentarioa egin da, Udal Katalogoan jasotzeko modukoak diren eta Alde Zaharrean dauden 36 saltokien zerrenda batekin. 36 saltoki horietatik, 22 dagoeneko indarreko katalogoan daude; beste 2 katalogoan daude, baina eraikinaren zatia soilik hartuta –aintzat hartu gabe beheko solairuko lokala–; eta beste 12 katalogoan sartzeko proposatu diren ondasun higiezin berriak dira.

Udal Planeko Katalogoan eta BEBPBko Katalogoan dagoeneko hautatutako saltokietako 22 jasota dauden arren, agiri horiek berrikusi behar dira, proposatutako eta aldatutako elementu berriak gehitzeko, eta araudiaren atala behar bezala egokitzeko.

Udal Planeko Katalogoaren eta BEBPBko Katalogoaren aldaketak hasiera batez onesten diren bitartean, eta katalogatu edo aldatu beharreko ondasun higiezinak babeste aldera, proposatzen da obra-lizentziak emateari uztea, bai eta horiei loturiko erantzukizunpeko adierazpenak eta aurretiazko komunikazioak onartzeari ere, honako saltoki hauei dagokionez: I. eranskinean (inbentarioa) jasotzen diren Iruñeko ehun urtetik gorako saltokiak eta saltoki bereziak eta III. eranskineko (fitxak) elementu babestuei eragiten dietenak.

Beharrezkotzat jotzen da lizentziak emateari uztea; horrela, babes-araubidearen aldaketa aztertzen den eta hasiera batez izapidetzen den bitartean, saihestuko da eraikinen egoerari kalte egiten ahal dioten jarduketak egitea, bai eta izapidetzen ari den hirigintza-aldaketa bera edukirik gabe uztea.

Horiek horrela, eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina),

ERABAKITZEN DA:

1. Udal Planeko Katalogoa eta Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren Katalogoa aldatzeko berrikuste- eta formulazio-lanak egiten jarraitzea, proposatutako eta aldatutako elementu berriak sartzeko eta araudia egokitzeko.

2. Udal Planeko Katalogoko eta Iruñeko Alde Zaharreko Barne Eraberritze eta Babeserako Plan Bereziaren Katalogoko aldaketak hasiera batez onesten ez diren arte, obra-lizentziak emateari uztea erabakitzea, eta, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpenak eta aurretiazko komunikazioak onartzeari uztea ere, baldin eta eragiten badiete honako hauei: Iruñeko Ehun Urtetik Gorako Saltokien eta Saltoki Berezien Inbentarioan (I. eranskina) agertzen diren lokaletako banako fitxetan identifikatutako intereseko elementuei, erabaki honetan ezartzen den esparruan.

3. Etenaren aplikazio-eremuak barne hartuko ditu III. eranskinean jasotzen diren intereseko elementuak eta babeserako determinazio partikularrak dituzten lokalak, baldin eta Alde Zaharreko U.I.–VIII unitatean badaude eta Iruñeko Ehun Urtetik Gorako Saltokien eta Saltoki Berezien Inbentarioan (erabaki honi gehitu zaio) agertzen badira.

Indarreko katalogoko fitxen eta III. eranskineko fitxen artean desadostasunik balego, lehentasuna izanen dute eranskin horretan ezarritako determinazioek, eten honen esparruan.

4. Eten horrek eraginen die banako fitxetan identifikatutako interes elementuetan eta babes-determinazio partikularretan ondorioak dituzten obra-lizentziei, erantzukizunpeko adierazpenei eta aurretiazko komunikazioei, zehazki, honako jarduketa hauek egitea xede badute: errotuluak, fatxadak, arotzeria, erakusleihoak, zoladurak, barne-dekorazioa, jatorrizko altzariak, elementu apaingarriak, eraikuntza-elementuak edo bestelako elementuak aldatzea, ezabatzea, desmuntatzea, ordeztea, eraldatzea, ezkutatzea, lekualdatzea edo desitxuratzea, baldin eta elementu horiek, banakako fitxen arabera, ondare-, arkitektura-, historia-, kultura-, ingurumen-, tradizio-, tipologia- edo identitate-balioa edo balio sinbolikoa badute.

Arrazoizko zalantzarik bada pentsatzeko jarduketa batek inbentarioan jasotako elementu bati eragiten ahal diola, udaleko zerbitzu teknikoek aldez aurreko txostena egin beharko dute izapidetze arrunta, izapidetze laburtua edo erantzukizunpeko adierazpen bidezko izapidetzea onartu aurretik.

5. Etenak ez du eraginik izanen inbentarioan jasotako lokalen eta saltokien elementuak kontserbatzeko, zaharberritzeko, konpontzeko eta mantentzeko obra edo jarduketetan, baldin eta horien xedea bada elementu horien ezaugarriak mantentzea, konpontzea edo haien balioa nabarmentzea. Horrez gain, baimenduta egonen da obrak eta jarduketak egitea segurtasuna, osasungarritasuna eta irisgarritasuna xede badute, edo kontserbazio-arauak betetzea, betiere lanak egiten badira identifikatutako balioekin bat.

6. Lizentziak emateko prozedurak bertan behera gelditzeko agintzea, dagokion lurralde-eremuan eta esparru objektibo edo materialean, eta banaka jakinaraztea erabaki hau hartu aurretik lizentzia-eskaera aurkeztu zutenei, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.5 artikuluan ezarritako baldintzetan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

7. Etenak gehienez ere urtebeteko iraupena izanen du, erabakia hartzen denetik zenbatzen hasita, eta honako hauek aintzat hartuta:

–Epe horretan hasierako onespena ematen bazaio, etena mantendu eginen da plangintzako determinazio berrien ondorioz hirigintza-antolamendua aldatzen duten eremuetan, eta eten horren ondorioak behin betiko iraungiko dira bi urte pasatutakoan plangintza edo haren erreforma aztertzeko hartutako etendura-erabakitik.

–Baldin hasierako onespena gertatzen bada urtebeteko epea pasatu ondoren, gehienez urtebete iraunen du hasierako onespen horretatik heldu den etenak.

8. Erabaki hau, I. eta III. eranskinekin batera, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, gutxienez, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Iruñeko Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan.

9. Erabaki honen berri ematea esparru hauetan eskumenak dituzten udal alorrei, erabakia modu koordinatuan aplika dezaten: hirigintza, lizentziak, merkataritza, jarduerak, etxebizitza, herritarren parte-hartzea eta hirigintza arloko diziplina.

10. Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta honen aurka administrazioarekiko errekurtsoak eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitezke.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

I. ERANSKINA.–IRUÑEKO EHUN URTETIK GORAKO SALTOKIEN ETA SALTOKI BEREZIEN INBENTARIOA

FITXA
ZENBAKIA

SAILKAPENA

SALTOKIAREN IZENA

KALEA

ATARIA

X KOORD.

Y KOORD.

KATASTROKO ERREFERENTZIA

Katalogoan dagoeneko jasota dauden saltokiak

11

Berezia

Farmacia Blasco

Mercaderes kalea

21

-1,64330021

42,81871877

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=30&S=1&U=5

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=30&S=1&U=4

12

Berezia

Gráficas Bescansa

Mercaderes kalea

25

-1,64308595

42,81868647

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=32&S=1&U=1

100

Ehun urtetik gorakoa

Casa Lange

Estafeta kalea

45

-1,64188216

42,81742498

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=483&S=1&U=1

106

Berezia

Gutiérrez

Udaletxe plaza

1

-1,64376085

42,81820103

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=504&S=1&U=2

111

Berezia

Viuda de Arrasate

Pozo Blanco kalea

3

-1,64395722

42,81718743

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=516&S=1&U=5

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=516&S=1&U=2

147

Ehun urtetik gorakoa

Víctor Idoate

Txapitela kalea

17

-1,64299107

42,81801787

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=620&S=1&U=1

156

Ehun urtetik gorakoa

Farmacia Aguinaga

Zapateria kalea

25

-1,64427893

42,81711904

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=658&S=2&U=2

169

Berezia

Sombrerería Aznárez

Zapateria kalea

21

-1,64421012

42,81717743

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=679&S=1&U=3

174

Berezia

Pescadería Cipriano

San Nikolas kalea

19-21

-1,64447578

42,8162806

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=702&S=1&U=1

185

Berezia

Droguería López

San Migel kalea

2

-1,64619232

42,81648633

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=850&S=1&U=2

San Anton kalea

11-13

189

Ehun urtetik gorakoa

Vinoteca Murillo

San Migel kalea

16

-1,64556446

42,81572984

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=803&S=1&U=1

214

Ehun urtetik gorakoa

Calzados Pablo Goñi

Eslava kalea

1

-1,64686206

42,81723393

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=883&S=1&U=27

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=883&S=1&U=3

215

Berezia

Casa Luna

Eslava kalea

1 bis

-1,64694819

42,81736568

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=884&S=1&U=1

216

Berezia

Farmacia Negrillos

Eslava kalea

5

-1,64703786

42,81756621

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=886&S=1&U=14

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=886&S=1&U=1

230

Berezia

Cuadros Ibañez

Zapateria kalea

50

-1,64484612

42,81707203

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=913&S=2&U=3

243

Ehun urtetik gorakoa

Farmacia Laura Maeztu

Kale Berria

1

-1,64412787

42,81805967

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=940&S=1&U=3

248 I

Berezia

Farmacia Sánchez Azcona

San Saturnino kalea

1

-1,64464311

42,81818286

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=955&S=1&U=6

248 II

Berezia

Corsetería Urdiain

San Saturnino kalea

1

-1,64448269

42,81811928

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=955&S=1&U=5

253

Berezia

Calzados Tilo

Florencio kalea

20

-1,6464396

42,81727279

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=982&S=1&U=2

Ansoleaga

257

Ehun urtetik gorakoa

Artázcoz

Kale Nagusia

5

-1,64547345

42,8180603

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=1000&S=1&U=1

283

Ehun urtetik gorakoa

Droguería Ardanaz

Kale Nagusia

4

-1,64581565

42,8182551

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=1098&S=1&U=1

299

Ehun urtetik gorakoa

Farmacia Planas

Kale Nagusia

62

-1,64844111

42,81746806

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=1216&S=1&U=1

Katalogoan jasotako eraikinak (saltokiak sartu gabe)

70

Ehun urtetik gorakoa

Farmacia Catedral

Curia kalea

2

-1,64209347

42,81919202

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=227&S=1&U=4

Caldereria kalea

1

258

Ehun urtetik gorakoa

Lencería Medina

Kale Nagusia

5

-1,64540089

42,81812143

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=998&S=1&U=1

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=998&S=1&U=8

Katalogoan jaso gabeko saltoki berriak

317

Berezia

7. estankoa

Xabier kalea

8

-1,64152274

42,81770963

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=479&S=1&U=1

318

Ehun urtetik gorakoa

Cuadros Huici

Estafeta kalea

10

-1,64281905

42,81811986

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=608&S=1&U=8

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=608&S=1&U=1

319

Ehun urtetik gorakoa

Calzados Pablo Goñi

Zapateria kalea

15

-1,64397474

42,81746084

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=544&S=1&U=4

320

Ehun urtetik gorakoa

Mercería Beatriz

San Nikolas kalea

35

-1,64494166

42,81609759

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=709&S=1&U=5

321

Ehun urtetik gorakoa

Optica Rouzaut

Txapitela kalea

21

-1,64277448

42,81777078

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=622&S=1&U=3

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=622&S=1&U=1

322

Ehun urtetik gorakoa

Foto Pablo Mena

Kale Nagusia

36

-1,64734045

42,81797456

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=1228&S=1&U=1

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=1228&S=1&U=7

323

Berezia

Lanikas

San Nikolas kalea

56

-1,64511109

42,81620485

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=631&S=1&U=1

324

Berezia

Casa Ataun

Kale Nagusia

30

-1,64705699

42,81790328

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=1121&S=1&U=1

Hilarión Eslava kalea

14

325

Berezia

Cuadros Amado Mendoza

Estafeta kalea

37

-1,64291343

42,81816698

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=609&S=1&U=1

326

Berezia

Calzados Iribarren

San Nikolas kalea

60-62

-1,64518822

42,81618315

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=630&S=1&U=1

327

Berezia

Lencería Zulategui

San Nikolas kalea

68-70

-1,64531276

42,81606364

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=627&S=1&U=1

328

Berezia

Ortega

Kale Nagusia

1

-1,64520706

42,81819725

https://catastro.navarra.es/ref_catastral/unidades.aspx?C=201&PO=1&PA=996&S=1&U=2

III. ERANSKINA.–Ehun urtetik gorako saltokien eta saltoki berezien fitxak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2609632