146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Hirigintza lizentzi batzuk emateari uztea, aztertzen ari diren Udal Planaren aldaketa puntualari hasierako onespena eman aurretik, zehazki: hirugarren sektorerako beheko solairuak eraldatzeko lizentziak, bizitegi-erabilerako edo erabilera parekatuko etxebizitzak jartzeko

Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 02-JUL-26 (7/CU).

Iruñeko Udal Planak, Hirigintzako Arau Orokorraren 28. artikuluan, arautzen ditu bizitegi-eraikin kolektiboetako beheko solairuetan ezartzen ahal diren erabilerak. Bertan zehazten dira etxebizitza-erabileren onargarritasuna eta mugak, bai aldi baterako bizitegienak, bai bizitegi komunitarioenak, aintzat hartuta indarreko merkataritza-zonakatzea.

Azken urteetan behin eta berriro aldatu da beheko solairuetako erabileren hirigintza-araudia. 2010ean bizitegi-erabilera kolektiboetako beheko solairuetan merkataritza-erabilera xehatuak eduki beharreko azaleraren muga ezabatu zen (ordura arte 1.500 metro koadrokoa zen); 2014an aukera eman zen bizitegi-eraikin kolektiboetako beheko solairuetan eta lehenengo solairuetan etxebizitzak jartzeko, bai bizitegi komunitariokoak, bai aldi baterakoak, salbuespen batzuekin (debekatu zen etxebizitzak beheko solairuetan jartzea zentraltasuneko merkataritza-eremuetan, eta baimena eman zen garrantzi komertzialeko eremuetan jartzeko, muga eta baldintza batzuekin); eta 2019an bizitegi komunitarioko erabileran eta aldi baterako bizitegi-erabileran aplikatzen hasi ziren beheko solairuetako etxebizitzei aplikatzen zitzaizkien mugak.

2014ko aldaketaren ondorioz, eta merkataritzari buruzko udal azterketa batetik abiatuta, zentraltasuneko merkataritza-eremuak eta garrantzi komertzialeko eremuak zehaztu ziren, eta araubide berezi bat ezarri zen beheko solairuetan etxebizitzak egin ahal izateko; zehazki, debekatu zen etxebizitzak jartzea zentraltasuneko merkataritza-eremuetan, eta mugak jarri ziren garrantzi komertzialeko eremuetan jartzeko.

Merkataritza Alorrak beste azterketa bat egin zuen 2024-2025 aldian, hiriko merkataritza-ardatzak eguneratzeko. Horren ondorioa izan zen komenigarria zela ordura arteko araubidea berrikustea, egungo merkataritza-zonakatzea aldatzeko edo egokitzeko, bi kategoriaren arabera, bakoitza bere helburu propioekin: lehentasunezko merkataritza-ardatzak eta merkataritza-intereseko ardatzak / lehentasunezko merkataritza-koadranteak.

Proposamen teknikoaren arabera, lehentasunezko merkataritza-ardatzen xedea da beheko solairuetan kokatzen den merkataritza-jarduera zaintzea eta sustatzea; hala, erabat debekatzen da beheko solairuetan etxebizitzak jartzea. Halaber, merkataritza sustatzeko neurriak proposatzen dira. Bestalde, merkataritza-intereseko ardatz / lehentasunezko merkataritza-koadranteen xedea da etorkizunean egon litekeen jarduera bat babestea; horretarako, erabilera mistoko ordenantza baten bidez, erabilera malguagoak eta ez-murriztaileak onartzen dira.

Azterketan ohartarazten da plaza eta oinezkoen eremu zehatz batzuk estrategikotzat hartu behar direla; izan ere, espazio horiek elkartzeko eta bizikidetzarako espazioak dira, bai eta auzoko erakargune-espazioak ere. Gainera, elkarte batzuek adierazi dute kezkatuta daudela hiri izaera galtzen ari delako, neurri batean, beheko solairuetan gero eta etxebizitza gehiago jartzen ari direlako.

Erabaki honen xedea da Iruñeko Udal Planaren Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikuluan etorkizunean eginen den aldaketa eraginkorra izatea; hala, saihestu nahi da, plangintzaren aldaketa hau aztertzen den bitartean, bizitegi-erabilerako edo erabilera parekatuko etxebizitzak jartzea lokaletan edo beheko solairuetan, baldin eta lehentasunezko merkataritza-ardatzetan eta merkataritza-potentzialeko eremu libreetan badaude. Izan ere, erabilera horiek bateraezinak dira azterketa-fasean dagoen hirigintza-antolamenduarekin, eta, ondorioz, plangintzaren eraginkortasuna zapuzteko edo zailtzeko arriskua dago.

Horiek horrela, eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina),

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udal Planaren Hirigintzako Araudi Orokorraren 28. artikulua aldatzeko azterketa eta berridazketa egiten jarraitzea, bizitegi-eraikin kolektiboetako beheko solairuetan onargarriak diren erabileren araudia berrikusteko, eta, hala, hurbileko hiri-merkataritza babestu, sustatu eta antolatzeko.

2. Erabakitzea hirigintza-lizentziak emateari uztea, erabaki honetan adierazten diren esparruetan eta erabileretan, plangintzaren aldaketa aztertu ahal izateko.

3. Etenak esparru hauei eraginen die:

–Lurralde esparruan:

  • Garrantzi komertzialeko eremuetan dauden lehentasunezko merkataritza-ardatzei eta eremu libreei (txosten teknikoan gehitutako agiri idatzi eta grafikoetan zehaztutako esparruan –II. eta III. eranskinak–).
  • Zentraltasuneko merkataritza-eremuetatik eta garrantzi komertzialeko eremuetatik kanpo dauden lehentasunezko merkataritza-ardatzei eta eremu libreei (txosten teknikoan gehitutako agiri idatzi eta grafikoetan zehaztutako esparruan –II. eta III. eranskinak–).

–Esparru objektiboan edo materialean:

  • Bizitegi-erabilera kolektibo xehatua duten eraikinetako beheko solairuetako espazio eraikiei, kokatuta badaude lehentasunezko merkataritza-ardatzetan eta lurralde-eremuan zehaztutako eremu libreetan (aurreko puntua), zeinak "merkataritza antolamenduko eremuak" delako txosten juridikokoan mugatzen baitira, III. eranskinean.
  • Ukitutako erabileren ezarpena (etxebizitzakoa, bizitegi komunitariokoa eta aldi baterakoa) mugatu eginen da gutxienez 10 metroko sakoneran, espazio eraiki horien beheko solairuan, lehentasunezko merkataritza-ardatzen eta eremu libreen aurrean badaude. Ondorio horietarako, ulertuko da espazio eraikiak lehentasunezko merkataritza-ardatzen eta eremu libreen aurrean daudela, baldin eta aurrean badituzte fatxadak, kanpoko itxiturak, sarbide zuzenak, erakusleihoak, pasatzeko moduko baoak eta portxeak.

4. Kasu hauetan baino ez zaio utziko hirigintzako lizentziak emateari: mugatutako lurralde-eremuan eta eremu materialean, beheko solairuak eraldatu nahi badira etxebizitza-erabilera izan dezaten (bai bizitegi komunitariokoak, bai aldi baterakoak). Halaber, ez da lizentziarik emanen eraldaketa horiek egiteko beharrezkoak diren obrak eta bereizte-, zatitze- edo prestaketa-lanak gauzatzeko.

5. Argibideak emate aldera, lizentziak eteteko erabakia hartu ostean, bizitegi-erabilera kolektibo xehatua duten lurzatietan, beheko solairuetako erabilera xehatua aldatu nahi bada –bizitegi kolektibokoa, komunitariokoa edo aldi baterakoa izan dadin–, honelako arautuko da:

–Zentraltasuneko merkataritza-eremua (Alde Zaharra eta zabalguneak):

  • Lizentzien eteteak ez du eraginik izanen eremu honetan, eta egungo hirigintzako araudian ezarritako mantenduko da.

–Garrantzi komertzialeko eremua:

  • Lizentzien eteteak soilik eraginen die garrantzi komertzialeko eremuen barne dauden lehentasunezko merkataritza-ardatzei eta eremu libreei (dokumentu honetako agiri idatzi eta grafikoetan zehaztutako esparruan).
  • Garrantzi komertzialeko gainerako eremuari dagokionez, egungo hirigintzako araudian ezarritakoa mantenduko da.

–Zentraltasuneko eremu komertzialetik eta garrantzi komertzialeko eremutik kanpo dauden lehentasunezko merkataritza-ardatzak eta eremu libreak:

  • Lizentzien eteteak eragina izanen du soilik dokumentu honetako agiri idatzi eta grafikoetan zehaztutako ardatz eta eremuetan.

6. Lizentziak emateko prozedurak bertan behera gelditzeko agintzea, dagokion lurralde-eremuan eta esparru objektibo edo materialean, eta banaka jakinaraztea erabaki hau hartu aurretik lizentzia-eskaera aurkeztu zutenei, 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.5 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

7. Etenak gehienez ere urtebeteko iraupena izanen du, erabakia hartzen denetik zenbatzen hasita, eta honako hauek aintzat hartuta:

–Epe horretan hasierako onespena ematen bazaio, etena mantendu eginen da plangintzako determinazio berrien ondorioz hirigintza-antolamendua aldatzen duten eremuetan, eta eten horren ondorioak behin betiko iraungiko dira bi urte pasatutakoan plangintza edo haren erreforma aztertzeko hartutako etendura-erabakitik.

–Baldin hasierako onespena gertatzen bada urtebeteko epea pasatu ondoren, gehienez urtebete iraunen du hasierako onespen horretatik heldu den etenak.

8. Erabaki hau, II. eta III. eranskinekin batera, argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta, gutxienez, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Iruñeko Udalaren web-orrian eta egoitza elektronikoan.

9. Erabaki honen berri ematea esparru hauetan eskumenak dituzten udal alorrei, erabakia modu koordinatuan aplika dezaten: hirigintza, lizentziak, merkataritza, jarduerak, etxebizitza, herritarren parte-hartzea eta hirigintza arloko diziplina.

10. Erabaki honek bukaera ematen dio administrazio bideari, eta honen aurka administrazioarekiko errekurtsoak eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoak aurkez daitezke.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Iruñeko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

II. ERANSKINA.–LEHENTASUNEZKO MERKATARITZA-ARDATZAK

AUZOAK

Zk.

MOTA

LEHENTASUNEZKO
MERKATARITZA-ARDATZAK

AZPILAGAÑA

1

Kalea Abejeras

2

Etorbidea Zaragoza

3

Kalea Buenaventura Íñiguez

4

Kalea Miguel Astrain

5

Kalea Luis Morondo*

BUZTINTXURI-EUNTZETXIKI

1

Etorbidea Gipuzkoa

2

Pasealekua Buztintxuri*

3

Kalea Ventura Rodríguez

4

Kalea Santos Ochandategui

5

Kalea Santa Engrazia

ERMITAGAÑA-MENDEBALDEA

1

Kalea

Irunlarrea

2

Kalea

Benjamin Tuterakoa

3

Etorbidea

Pio XII.a

4

Kalea

Ermitagaña

5

Kalea

Antso Ramirez

6

Kalea

Antso Azkarra

7

Kalea

Errioxa

8

Etorbidea

Barañain

9

Kalea

Azella

10

Zeharbidea

Azella

11

Plaza

Yamaguchi

12

Pasealekua

Gartzia Naiarakoa

ETXABAKOITZ

1

Etorbidea

Iruña

2

Kalea

Remiro de Goñi

ITURRAMA

1

Kalea

Abejeras

2

Kalea

Alfontso Borrokalaria

3

Etorbidea

Antso Azkarra

4

Kalea

Ezkirotz

5

Kalea

Fuente del Hierro

6

Kalea

Eneko Aritza

7

Kalea

Iturrama

8

Kalea

Pedro I.a

9

Kalea

Serafín Olave

10

Taldea

Rinaldi

11

Kalea

San Joan Bosco

12

Kalea

Asarta Pintorea

13

Kalea

Eneko Aritza kalearen atzealdea / Iturrama

LEZKAIRU

1

Etorbidea

Juan Pablo II.a

2

Kalea

Katalunia

3

Kalea

Isabel Garbayo

4

Kalea

Lezkairuko Zaldua

MENDILLORRI

1

Kalea

Olatz Kontzejua

2

Kalea

Egulbati Jaurerria

3

Kalea

Eguesko Kontzejua

4

Kalea

Sarrigurengo Kontzejua

5

Kalea

Etxalatz Jaurerria

MILAGROSA-ARROSADIA

1

Etorbidea

Zaragoza

2

Kalea

Julián Gayarre

3

Kalea

Zangoza

4

Kalea

Taxoare

5

Kalea

Sadar

6

Kalea

Ori Mendia

7

Kalea

Larrabide

8

Kalea

Manuel de Falla

9

Kalea

Urrobi Erreka

10

Kalea

Irati Ibaia

11

Zeharbidea

Urrobi Erreka

12

Kalea

Isaac Albeniz

ARROTXAPEA

1

Etorbidea

Marcelo Celayeta

2

Kalea

Bernardino Tirapu

3

Kalea

Joaquín Beunza

4

Parkea

Maiteminduen parkea

5

Pasealekua

Anelier*

6

Kalea

Raimundo Lanas

7

Kalea

Bidankoze

8

Kalea

Barkazio Gurutzea

9

Kalea

Artika

SANDUZELAI

1

Etorbidea

Nafarroa

2

Etorbidea

Sanduzelai

3

Kalea

Simonena Doktorea

4

Kalea

Juaristi Doktorea

5

Kalea

Gortari Doktorea

6

Pasealekua

Sandua*

DONIBANE

1

Etorbidea

Barañain

2

Etorbidea

Baiona

3

Etorbidea

Pio XII.a

4

Kalea

Martín Azpilcueta

5

Zeharbidea

Martín Azpilcueta

6

Kalea

Fiteroko Monasterioa

7

Kalea

La Olivako Monasterioa

8

Kalea

Urdazubiko Monasterioa

9

Kalea

Iratxeko Monasterioa

10

Zeharbidea

Baiona

11

Kalea

Puyko Andre Maria

12

Kalea

Kodesko Andre Maria

13

Kalea

San Alberto Handia

TXANTREA

1

Etorbidea

Atarrabia

2

Kalea

Alesbes

3

Kalea

Miravalles

4

Kalea

Doneztebe

5

Pasealekua

Odol-emaileak

6

Kalea

Iruñerria

7

Kalea

Valtierra

8

Kalea

San Kristobal

1. oharra: (*) ez dago marraztuta "Merkataritza Antolamenduko Eremuak" mapan, eremu librea delako.

2. oharra: berrikusi "Merkataritza Antolamenduko Eremuak" planoa, lehentasunezko merkataritza-ardatzak zehatz mugatzeko.

3. oharra: berrikusi "Merkataritza Antolamenduko Eremuak" planoa, merkataritza-potentzialeko eremu libreak zehatz mugatzeko.

III. ERANSKINA.–MERKATARITZA ANTOLAMENDUKO EREMUAK

Iragarkiaren kodea: L2609631