146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3814E/2026 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez onesten baita baimen osagarri bat laneratze- eta gizarteratze-enpresetan teknikariak kontratatzeko dirulaguntzen deialdian. DDBN kodea: 863843.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpenaren bidez (Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 1305E/2020, 25361E/2022 eta 1316E/2024 ebazpenen bidez aldatua), deialdi bat eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako laneratze- eta gizarteratze-enpresei, laneratze-prozesuetan langileei laguntzeko teknikarien kontrataziorako dirulaguntzak emateko. Enpresa horiek urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuan ezarritakoak dira.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 5898E/2025 Ebazpenaren bidez, 2026rako gastua baimendu zen Nafarroako gizarteratze- eta laneratze-enpresei laguntza teknikorako dirulaguntzetarako.

Ekitaldi osorako gastu aurreikuspena dela eta, helburu horretarako erabiliko den kreditua handitu beharra dago.

Horregatik guztiagatik, hau proposatzen da:

1. Aldatzea laneratze- eta gizarteratze-enpresei teknikariak kontratatzeko dirulaguntzak emateko deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretara bideratutako kredituari 110.000 euro gehituz.

2. Baimena ematea gastuaren igoera gehigarria egiteko, 2026ko gastu-aurrekontuaren kargura, gizarteratze- eta laneratze-enpresei teknikarien kontrataziorako dirulaguntzak emateko deialdian (0000863839 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean). 110.000 euro gehituko dira, "Konferentzia sektoriala: Zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen gizarteratze- eta laneratze-programetarako laguntzak" izeneko 950001-96100-4819-241104 [PEP: E-24/000737-01] partidaren kargura.

3. Igoera gehigarri honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute jurisdikzio-ordena eskudunari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean. Hori guztia, Nafarroako Gobernuaren aurrean aldez aurretiko errekerimendua egiten ahal dela ukatu gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan finkaturiko modu eta epeetan.

Iruñean, 2026ko uztailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2609783