2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko UE-2.9 unitatean, Soltxagan. Behin betiko onespena
Olorizko Udalak, 2026ko martxoaren 17an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako proiektu hau: Olorizko Udal Planaren determinazio xehatuen aldaketa, UE-2.9 unitatearen mugaketa aldatzeko, espedientean jasotako baldintzetan. Víctor Mier Mendiguchia arkitektoak idatzi zuen proiektua, 2026ko urtarrilean, eta Udalak sustatu du.
Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2026ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 9an, bat etorrita uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin (lege horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurrean izan zen hilabetez, eta inork ez zuen aurkeztu ez alegaziorik, ez eragozpenik, ez eta oharrik ere.
Udalak 2026ko ekainaren 16ko osoko bilkuran behin betiko onetsi duenez, haren testu osoa ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Oloritzen, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Raúl León Goñi.
Aldatutako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608736