146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2026ko zerga-tasak

Murietako Udalak, 2026ko martxoaren 25ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2026tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, indizeak eta koefizienteak.

2026ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman ziren, apirilaren 27an, eta 30 egun baliodunez jendaurrean egon ondoan inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo dira 2026rako karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, indizeak, koefizienteak eta zerga-tasak, eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzaten. Hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

–Zergak:

1.–Kontribuzioa: %0,23.

2.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2,70.

3.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %10,30, aplikatuta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak.

4.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,24ko indizea.

Murietan, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, Felipe Ajona Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2609761