2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa
Iturmendiko Udalak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, baso-aprobetxamendu bat adjudikatzeko, horretarako baimendu baitu Nafarroako Gobernuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren ekainaren 23ko 98/2026 Ebazpenak, zeinaren bidez aprobetxamenduei eta hobekuntzei buruzko plana onesten baita 2026-2027 urteetarako. Hau da aipatu baso-aprobetxamendua:
–1. LOTEA, Untzeta alderdian, guztira 1893 zuhaitz (262 pinu eta 631 pago), 1547 m³-ko bolumena egiten dutenak.
- Lizitazio prezioa: lizitazioaren oinarrizko prezioa 36541,90 euro da (BEZik gabe).
- Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
- Baldintza agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren ondoren, iragan beharko da emaitza seiren bat hobetzeko epea, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, Iturmendiko Udalaren bulegoetan (Arrano Beltza plaza 1) edo, bestela, proposamenak aurkeztu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean (16.4 artikuluan adierazitako batean). Proposamenak 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak baino lehenago.
Proposamenak irekitzea: Iturmendiko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Iturmendin, uztailaren 2an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.
Iragarkiaren kodea: L2609732