146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Ordenantza fiskala, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Iturmendiko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI ZUEN:

1.–Hasiera batez onestea ordenantza fiskal bat, arautzen dituena Iturmendiko etxebizitza hutsen gaineko zerga.

2.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3.–Jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoak dituztenek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egiteko.

Agiriak ediktu-taulan daude eskura (https://sedeelectronica.iturmendi.eus/tablondeanuncios/), baita Iturmendiko Udaleko gardentasun atarian ere.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Iturmendin, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Kai Galartza Cervera.

Iragarkiaren kodea: L2609731