146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

623/2026 EBAZPENA, ekainaren 29koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 607/2026 Ebazpenean atzemandako akatsak. Ebazpen horren bidez onetsi zen lupusa diagnostikatuta dutenen fotobabeserako dirulaguntzen 2026ko deialdia.

Akats materialak atzeman dira Osasuneko zuzendari nagusiaren ekainaren 24ko 607/2026 Ebazpenean eta haren eranskinetan, beraz, horiek zuzentzen dira. Ebazpen horren bidez onetsi zen lupusa diagnostikatuta dutenen fotobabeserako dirulaguntzen 2026ko deialdia.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak eta Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuaren 8.t) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hitzarmena sinatzen duen eta zuzeneko dirulaguntza jasoko duen elkartearen izenari buruzko testuaren idazketa aldatzea.

Honako hau dioen tokietan:

COCEMFE Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa Nafarroan.

Honako hau behar du:

COCEMFE Desgaitasun Fisikoa eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Federazioa Nafarroan.

2. Ebazpen hau helaraztea Humanizazio, Aseguramendu eta Departamentuarteko Koordinazio Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kontabilitate Bulegoari.

3. Agintzea argitara daitezela ebazpen hau eta haren I. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean, jakinarazpen-ondorioetarako, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea agortzen, eta haren aurka errekurtsoa paratzen ahalko dela argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2026ko ekainaren 29an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Marian Nuin Villanueva, ordezko gisa, Osasuneko kontseilariaren abenduaren 22ko 438E/2023 Foru Aginduari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F2609676