146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKURRA

Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa

Ezkurrako Udalak, Nafarroako Gobernuak baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako baso-aprobetxamendu hau saltzeko (lote bat da, enkante bakarrean):

–1. lotea, Arangaitz alderdian. Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren martxoaren 10eko 40/2026 Ebazpenaren bidez baimendu zen haren ustiapena, eta koniferoz osatua dago (P. nigra edo larizio pinua, P. menziesii edo Douglas izeia eta P. abies edo izei gorria), honela banatuta:

Lotea koniferoz osatua dago (P. nigra edo larizio pinua, P. menziesii edo Douglas izeia eta P. abies edo izei gorria), honela banatuta:

  • 1.488,70 m³, zerrategirako zura, guztira 44.661,02 euroan zenbatetsiak.
  • 372,18 m³, enbor txikiak, guztira 2.977,40 euroan zenbatetsiak.

Beraz, aprobetxamenduaren guztizko zenbatekoa 47.638,42 euro da (BEZik gabe).

Eskaintzak, baldintza-agirian ezarritako agiriekin batera, gutun-azal itxian aurkeztuko dira Ezkurrako Udalaren erregistroan edo egoitza elektronikoan (https://ezkurra.egoitzaelektronikoa.eus/info.0), edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz, 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Ezkurrako Udalaren bulegoetan.

Ezkurran, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, Miren Jaione Zabalo Juantorena.

Iragarkiaren kodea: L2609782