146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 663. lurzatian. Hasierako onespena

Etaiuko Udalak, 2026ko uztailaren 17ko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko Etaiuko 2. poligonoko 663. lurzatian (Kale Nagusia 1), Alfredo Pinillos Pinillosek sustatuta. Aldaketa horren helburua da okupazio handiagoa baimentzea beheko solairuan, etxebizitza bat eraiki nahi da eta.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin, eta aurkez daitezen bidezko alegazioak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuari, zehazki, 74. artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Etaiun, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, María Begoña Fernández Salinas.

Iragarkiaren kodea: L2609979