2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DESOIO
Jarduera-lizentziaren eskaera. Upategia
Destilerías El Alambique SLk jarduera sailkaturako lizentzia bat eskatu du, bermuta egiteko upategia jartzeko Desoioko Txantrea kaleko 4an dagoen higiezinean (1. poligonoko 62. lurzatia).
Espedientea jendaurrean jartzen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita; hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen ditu) eta martxoaren 30ko 26/2022 Foru Dekretuan (foru-lege hori garatzeko erregelamendua onestekoa).
Epe horren barnean, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute Desoioko Udalaren bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian, eta egoki iritzitako alegazioak, oharrak edo erreklamazioak aurkeztu.
Desoion, 2026ko uztailaren 7an.–Alkatea, Sergio Álvarez Álvarez.
Iragarkiaren kodea: L2609716