2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 1052. lurzatian. Behin betiko onespena
Alkatearen 2026ko urtarrilaren 2ko 3 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Beriaingo Udal Planeko S-II unitatean, 5. poligonoko 1052. katastro-lurzatian, Elaia Muguerza Domínguezek sustatua.
Iragarkia argitaratu zen 2026ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean, eta espedientea jendaurrean egon zen 20 egun baliodunean. Ondoren, behin betiko onetsi zen xehetasun-azterketa, 2026ko maiatzaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez.
Agintzen da behin betiko onetsitako xehetasun-azterketa argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarrean jar dadin eta publikoa izan dadin, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Beriainen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2609637