146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Oposizioa, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gizarte-enpleguko ofizialaren (obrak) 1 plaza betetzeko, gehienez ere. Izendapena

Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko uztailaren 24an egindako bilkuran honako erabaki hau hartu zuen:

Behin amaiturik Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko gizarte-enpleguko ofizialaren (obrak) 1 plaza gehienez ere oposizio bidez betetzeko hautapen-prozesua -deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 10ean hartutako erabaki bidez onetsi zen, eta 2025eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu zen-, eta bat etorrita hautaketa-epaimahaiak emandako izendapen-proposamenarekin, behin eskatutako agiriak aurkeztuta, eta bete dadin Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan xedatutakoa, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Iruñeko Udaleko langile lan-kontratudun finko izendatzea, gizarte-enpleguko ofizialaren (obrak) lanpostuan aritzeko. Plaza jarraian xedatutakoaren arabera esleituko zaio:

IZENDATUA

ESLEITUTAKO PLAZA

ARAUBIDE JURIDIKOA

ARREGUI INDACOECHEA, JESÚS MARÍA

2-407400-14

Lan-kontratuduna

2. Izendatutako izangaiak 2026ko uztailaren 29an hartu beharko du lanpostuaren jabetza.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es/eu), argitaratzeko agintzea.

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Iruñeko Udalaren webgunean argitaratu eta hortik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko administrazioarekiko auzien atalari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko uztailaren 24an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2610402