2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LEITZA
Oposizio-lehiaketa, arduradunaren eginkizunak dituen zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu bat betetzeko. Izendapena
Leitzako Udalean arduradun-eginkizunak dituen C mailako zerbitzu anitzetako enplegatu plaza bat lanaldi osoan betetzeko oposizio-lehiaketako hautaketa-prozesua amaitu da. Leitzako Udaleko Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 15eko 7/2026 Ebazpenaren bidez onartu zen, eta 2026ko otsailaren 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 31. zenbakian.
Bat etorriz hautaketa-epaimahaiak egindako eta 2026ko uztailaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean (139. zk.) argitaratutako izendapen-proposamenarekin.
Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiaren 9.2 oinarrian xedatutakoa betez, Udaleko Alkatetzak,
EBATZI DU:
Lehenengoa.–David Fernandez Sayavera Leitzako Udalaren zerbitzurako lan-legepeko langile finkoaren kontratazioa zehaztea, Leitzako Udalaren plantilla organikoan 9 zenbakiarekin identifikatutako arduradun-eginkizunak dituen zerbitzu anitzetako langilearen lanpostua betetzeko.
Bigarrena.–Izangaiak dagokion lan-kontratu finkoa sinatu beharko du 2026ko uztailaren 30ean.
Leitzan, 2026ko uztailaren 20an.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2610260