146. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA. Energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko "BESS CORDOVILLA" instalazioa, Galarko udal mugartean. Espedientearen kodea: 0059-ALM.

Hala xedatzen baitu 125. artikuluan abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak, jendaurrean jarri zen proiektu hau: Galarko udal mugartean energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko "BESS CORDOVILLA" instalazioa eta hari lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak. Izan ere, iragarkia 2025eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19koan.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1204E/2025 Ebazpenaren bidez, proiektuari buruzko ingurumen inpaktuaren txostena eman zen, aldekoa.

Sustatzaileak proiektuan zenbait aldaketa egin dituenez gero, eta arestian aipatutako ondorio berberetarako, bigarrenez jarriko da jendaurrean honako espediente hau:

–Deskribapena: energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko "stand-alone" sistemako instalazioa, "BESS CORDOVILLA" izenekoa, 49,9 MW-ekoa, lurzoruan instalatua, eta hari lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Galarko udal mugartean.

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.

–Sustatzailea: Soner Zurbarán SLU.

–Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Dokumentazioa jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-0059-alm-bigarrena

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2026ko uztailaren 2an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2609600