1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
682E/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa ematen baita Basaburuko udal planaren aldaketari buruz. Aldaketak Beramendiko 2. poligonoko 134. lurzatiari eragiten dio, eta Mariano Hualde Lizarragak sustatu du.
Basaburuko Udalak aldaketa hori 2025eko urriaren 29an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko tramitea bete zen, iragarki bat argitaratuz 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20koan. Espedientearen parte dira planaren aldaketaren memoria eta agiri grafikoak.
Aldaketaren helburua da Basaburuko 2. poligonoko (Beramendi) 134B katastro-azpilurzatiko lurzoruaren zati bat birsailkatzea, lurzoru urbanizaezina izatetik hiri-lurzoru finkatu izatera igaro dadin. Horrela, lur hori hiri-lurzati mugakideari (2. poligonoko 41. lurzatia) gehituko zaio, espazio libre pribatua handitzeko.
Lurzoruaren birsailkapenak 38,11 metro koadroko azalerari eragiten dio; Beramendiko hirigunearen ekialdean kokatua dago, eta harekin muga egiten du. Malda apaleko lurrak dira, belardi naturalak, non ez baita identifikatu ingurumen balio azpimarragarririk.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuak jakinarazi du ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura behar bezala bete dela, eta, haren iritziz, Basaburuko udal planean, 2. poligonoko 134. lurzatiaren eremuan (Beramendi), egin gogo den aldaketak ez du ingurumen ukipen nabarmenik eragiten.
Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen abuztuaren 17ko 10/2023 Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretua,
EBAZTEN DUT:
1. Ingurumen txosten estrategikoa ematea Basaburuko udal planaren aldaketari buruz, ingurumen ukipenik eragiten ez duela iritzita. Aldaketak 2. poligonoko 134. lurzatiaren eremuari eragiten dio, Beramendin, eta Mariano Hualde Lizarragak sustatu du.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Basaburuko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
Iragarkiaren kodea: F2609634