145. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

26-00964 gora jotzeko errekurtsoa, 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Nafarroako Administrazio Auzitegiak Azagrako Udalari eskatu dio bidal diezaiola administrazio-­espediente bat, lotuta dagoena Manuel Barandica Romok jarritako 26-00964 gora jotzeko errekurtsoarekin. Azagrako Udalak 2026ko martxoaren 26ko osoko bilkuran alegazioak ezesteko eta 2026ko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka aurkeztu du errekurtsoa.

Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arauturiko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruña, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.

Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azagran, 2026ko uztailaren 6an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2609706