2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KINTOA MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Kintoa Mankomunitateak, 2026ko maiatzaren 28an egin ohiko batzarrean, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2026ko plantilla organikoa.
Hasierako onespenaren akordioa 2026ko ekainaren 8ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko plantilla organikoa.
Aplikatzekoa den araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua.
Baztanen, 2026ko uztailaren 8an.–Mankomunitateko burua, Fernando Anbustegi Goñi.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
Funtzionarioak.
Zerbitzu anitzetako enplegatua. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %6. Arrisku bereziko osagarria: %10.
Administrazio-egoera: jardunean.
Nahitaezko hizkuntza eskakizuna. Euskara, ahoz eta idatziz: C1/EGA (Euskararen gaitasun agiria) / Hizkuntza Eskola Ofizialeko 5. maila.
Izenen zerrenda
Asier Izal Iribarren. Antzinatasuna 2022ko ekainaren 1a.
Iragarkiaren kodea: L2609733