145. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDIAIN

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Urdiaingo Udalaren 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientearen hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta hura jendaurrean egoteko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da; hortaz, behin betiko onetsi da 2026ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hori guztia, aintzat hartuz xedaturik dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 155.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 45.000,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 46.198,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 385.939,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 30.700,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 35.325,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 698.162,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 237.500,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 226.545,89 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 101.116,11 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 133.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 698.162,00 euro.

Urdiainen, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, David Carmelo Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L2609794