2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Alkatetzaren uztailaren 7ko 3038/2026 Ebazpenaren bitartez, alkateari dagozkion eginkizunak jarraian ageri diren zinegotziei eskuordetu zitzaizkien, aurtengo abuztuaren 3tik 30era bitartean:
2026ko abuztuaren 3tik 9ra, biak barne, Anichu Agúera Angulo hirugarren alkateordeari.
2026ko abuztuaren 10etik 16ra bitartean, biak barne, M.ª Reyes Carmona Blasco laugarren alkateordeari.
2026ko abuztuaren 17tik 23ra bitartean, biak barne, Zeus Pérez Pérez lehen alkateordeari.
2026ko abuztuaren 24tik 30era bitartean, biak barne, Irune García García bigarren alkateordeari.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikulua eta harekin bat datozenak (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Tuteran, 2026ko uztailaren 7an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2609745