2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Lapoblacióngo Udalak, 2025eko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025eko plantilla organikoa. Onespen hori 2025eko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.
Jendaurreko aldia iraganik, inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Lapoblaciónen, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
LANPOSTUAREN IZENA | TALDEA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | OSAGARRIAK | EGOERA | LANALDIA |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | D | LK | ML | %12 Lanpostukoa | Jardunean | Partziala (18 ordu astean) |
Izenen zerrenda
DEITURAK ETA IZENA | TALDEA | ANTZINATASUNA | OSAGARRIAK |
Fernández de las Heras Martínez, Andoni | D | 2015-12-09 | %12 |
LABURDURAK:
LK: lan-kontratuduna.
ML: merezimendu lehiaketa.
Iragarkiaren kodea: L2609800