2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2026ko ekainaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2026ko plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia iragandakoan.
Iguzkitzan, 2026ko uztailaren 6an.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.
Iragarkiaren kodea: L2609708