2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Honen bidez, jakinarazten da Guillermo Larrayoz Otazuk, Esteribarko alkateak, ebazpen bat eman duela, 2026ko uztailaren 16koa, alkatetzaren berezko eginkizunak Isabel Sanchez Alfaro alkateordearen esku uzteko, karguaren eginkizunak bete ditzan uztailaren 20tik 26ra (biak barne), alkatea kanpoan den bitartean.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen, Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua); dena dela, indarrean jarriko da aipatutako ebazpena ematen den egunetik beretik.
Esteribarren, 2026ko uztailaren 17an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2609947