2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Hirugarren aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena
Castejóngo Udalak, 2026ko martxoaren 26an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Castejóngo Udalaren 2024ko plantilla organikoaren hirugarren aldaketa, espedientean ageri den proposamenari jarraikiz.
Hasierako onespen hori jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, 2026ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 27koan, eta toki-erakundearen iragarki-taulan paratuta.
Aipatu jendaurreko epea iraganik, inork ez duenez erreklamaziorik aurkeztu hasiera batez onetsitako agiriaren aurka, aldaketa behin betiko onetsi, eta iragarki honen bidez argitaratzen da. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.
–Hona hemen egindako aldaketa:
82. zenbakia duen langile lan-kontratudunen lanpostua aldatzea:
LANPOSTUA | MAILA | SARBIDEA | ZENBAKIA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA (FD) | ARRISKU BEREZIKO OSAGARRIA | EGOERA |
Pala-gidaria (82) | D | OL | 1 | %12,00 | %30,00 | %2,99 | %5,00 | Jardunean |
–Indarrean jartzea: erabaki honek, oro har, 2026ko martxoaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.
Castejónen, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2609724