143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Instalazio elektrikoen biltegia eta aurremuntaketa eta lotutako bulegoak

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Araguem gestión de la energía SL.

Jarduera: instalazio elektrikoen biltegia eta aurremuntaketa eta lotutako bulegoak.

Tokia: Talluntxe industrialdea, A karrika 36, 31110 Noain (Elortzibar). Katastroko 2. poligonoko 942. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Noainen, 2026ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Mikel Navarro Ayensa.

Iragarkiaren kodea: L2609197