2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZITIBAR
PD-ZOR-1 urbanizazio-proiektua, Zorokiainen. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2026ko uztailaren 9ko 29 zenbakiko ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Zorokiaingo (Untzitibar) PD-ZOR-1 urbanizazio-proiektua, Javier Muñozek eta Eunate Vivancok sustatu dutena.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsiko du eskumena duen organoak.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Untzitin, 2026ko uztailaren 8an.–Alkatea, Francisco Javier Ibiricu Astráin.
Iragarkiaren kodea: L2609750