2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Hirigintza-hitzarmena, Zerradoan oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekua egiteko. Behin betiko onespena
Uharte Arakilgo Udalbatzak, 2025eko maiatzaren 26ko osoko bilkurako akordio bidez, erabaki zuen jendaurrean jartzea hirigintza-hitzarmen bat, oinezkoentzako eta bizikletentzako pasealekua egiteko, iparraldetik hegoaldera NA2410 errepidea Zerradoa kalearekin lotuz, Zerradoa errekaren eskuineko ertzetik, UO39, UO14 eta UO12 unitateen bidez, baita eremuko gainerako urbanizazio-obrak nola egin zehazteko ere.
Iragarkia argitaratu zen 2026ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 26an, baita Udalaren egoitza elektronikoan ere.
Jendaurreko nahitaezko epean ez da jaso haren aurkako alegaziorik.
Horrenbestez, udalbatzaren 2026ko martxoaren 25eko osoko bilkuran hartutako akordio bitartez, behin betiko onetsi zen aipatutako kudeaketarako hirigintza-hitzarmena. Hori dena, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Uharte Arakilen, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2609510