143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Fruitu lehorrak ontziratzea eta biltegiratzea

Aditzera ematen da jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, Hirigintzako udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori guztia, bete dadin xedaturik dagoena abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena) eta haren erregelamenduan (martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren bidez onetsia).

Espediente zenbakia: 12/2026/AACC.

Sustatzailea: Sirket Lamhani SLU.

Jarduera: ezartzea fruitu lehorrak ontziratzeko eta biltegiratzeko jarduera.

Tokia: Las Labradas industrialdea, Castilla-León kalea (13.8 lurzatiko 3 nabeetako 2) (38. poligonoa, 416. lurzatia, 2. azpieremua, 1. eta 2. unitateak).

Tuteran, 2026ko ekainaren 22an.–Hiri Garapen Jasangarriko Alorreko zinegotzi ordezkaria, Zeus Pérez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2609202