2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRALBA DEL RÍO
Aldaketa, Udal Plan Orokorreko hirigintzako araudi orokorraren 11. artikuluan. Hasierako onespena
Torralba del Ríoko Udalak, 2026ko uztailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa xehatu bat Udal Plan Orokorrean; zehazki, hirigintzako araudi orokorraren 11. artikuluan.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin (testu bategin hori onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez).
Torralba del Rion, 2026ko uztailaren 7an.–Alkatea, Silvia Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2609710