2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TIRAPU
Deialdia, 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzena. Laburpena
DDBN kodea: 916740.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/916740).
Alkatetzaren 2026-0024 Ebazpenaren laburpena, haren bidez onesten baita 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzen deialdi bat.
Helburua da musika ikasketak egitea sustatzea Tirapuko herritarren artean. Horretarako, laguntza ekonomikoak emanen zaizkie 2025-2026 ikasturtean musika ikastaroak egiten dituztenei.
Tirapun, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.
Iragarkiaren kodea: L2609583