2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
Tokiko ehiza barrutia eratzea
Sartagudako Udalak, 2026ko uztailaren 13an egin ezohiko osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat abiaraztea Sartagudako tokiko ehiza barrutia eratzeko.
Jakinarazten da jendaurrean jarriko dela tokiko ehiza barruti bat eratzeko proiektuaren espedientea, Sartagudako udal-bulegoetan, hogei egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartzekoak diren mugarteen jabeek aukera izan dezaten berariaz uko egiteko beren jabetzak proiektatutako barrutian sartzeari, epe horren barnean. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Ehizari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean ezarritakoarekin.
Epe horren barrenean ukoa espresuki aurkezten ez bada, lurrak ehiza barrutiaren barrenean geldituko dira.
Barrutian sartu beharreko lurrak: Sartagudako udal mugarteak. Honako hauek dira mugak:
–Iparraldean: Lodosako eta Cárcarko udal mugarteak.
–Hegoaldean: Errioxako autonomia erkidegoa eta Lodosako udal mugartea.
–Ekialdean: Andosillako eta Cárcarko udal mugarteak.
–Mendebaldean: Lodosako udal mugartea.
Sartagudan, 2026ko uztailaren 13an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2609844