143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa puntuala, Udal Planeko egiturazko determinazioetan, UE-6 eremuan (katastroko 2/655 lurzatia). Hasierako onespena

Zangozako Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Zangozako Udal Planeko determinazio egituratzaileetan, UE-6 eremuko katastroko 521. lurzatiaren esparruari dagokionez.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, espediente hori interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuarekin, zehazki, 71. eta 77. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Zangozan, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Javier Solozábal Amorena.

Iragarkiaren kodea: L2609612