143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Borondatezko birpartzelazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean eta P-11 poligonoaren zati batean

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko uztailaren 3an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-JUL-26 (9/UV).

Iruñeko Udalak, 2026ko martxoaren 5eko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arrotxapeko Plan Partziala aldatzeko proiektua, Promociones Ocec SAk sustatuta. Aldaketak eragiten dio U. I. III-ko A-6 unitateari. Orobat, Udalbatzak, 2026ko martxoaren 5eko osoko bilkura berean, behin betiko onetsi zuen honako hau: "Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitate alternatiboaren eremurako antolamendu eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena". Hitzarmena Udalak eta Promociones Ocec SAk sinatu dute (azken hori da eremuko lurzoruen jabea).

2026ko apirilaren 10ean (erregistro-zenbakia: 38068/2026), Promociones Ocec SAk honako honen lehenbiziko agiria aurkeztu zuen: "Borondatezko birpartzelazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean eta P-11 poligonoaren zati batean". Agiri horri lotuta, errekerimendua igorri zitzaion sustatzaileari, agiria zuzendu eta osatu zezala eskatzeko.

2026ko maiatzaren 21ean, bada, Promociones Ocec SAk beste agiri bat aurkeztu zuen (erregistro-zenbakia: 54947/2026), egindako errekerimenduaren edukia jasotzen zuena.

Espedientean sartua dago txosten tekniko bat, Udalaren Hirigintza Gerentziako Hirigintza Kudeaketa Zerbitzuak eta Zerbitzu Juridikoak sinatua 2026ko ekainaren 24an.

Horrenbestez,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea borondatezko birpartzelazio-proiektua Arrotxapeko Plan Partzialaren A-6 unitatean eta P-11 poligonoaren zati batean, Promociones Ocec SAk sustatuta.

2. Sustatzaileari ohartaraztea honako hauek bete behar dituela, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 168.1 artikuluan:

a) Udalari hirigintzako aprobetxamenduaren diruzko balioa ordaintzeko legezko betebeharrak ondoriozko finketan duen eragina sartzea, birpartzelazio-proiektua behin betiko onetsi ahal izateko.

b) Obrak hasi aurretik, 225.846,77 euroko abala edo bermea uztea. Zenbateko hori da bi proiektuetako eraispen- eta urbanizazio-lanak eta obren zuzendaritza-gastuak kontrata bidez exekutatzeko aurrekontuen baturaren %30.

3. Espedientea jendaurrean jartzea 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazio-idazkiak aurkez daitezen epe horren barnean; hori guztia, bat etorriz xedatuta dagoenarekin uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 169. eta 74. artikuluetan (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onestekoa).

4. Agintzea espedientea ikusgai egon dadila Udaleko Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armada etorbidea 2, 6. sol., 31002 Iruña), jendearentzako orduetan, bai eta Iruñeko Udalaren web-orrian ere.

5. Iragarki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Iruñeko Udalaren web-orrian (https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion).

6. Ebazpen hau jakinaraztea Promociones Ocec SAri.

Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2609682