2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrendaren behin betiko onespena, honako honekin lotuta: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan"
Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 2-JUL-26 (9/CU).
"IKUSIRIK honako proiektu honek ukitutako ondasun, eskubide eta jabeen zerrenda zehatza eta indibidualizatua: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan". Zerrenda hori hasiera batez onetsi zuen Udalbatzak, 2025eko abenduaren 11ko osoko bilkuran. Horiek horrela, eta bat etorriz espedienteko agiriekin eta 2026ko ekainaren 8ko txosten juridikoarekin,
ERABAKITZEN DA:
1.–Onestea honako proiektu honek ukitutako ondasun, eskubide eta jabeen behin betiko zerrenda: "Proiektua, ezponda bat egonkortzeko, Donibaneko AR-U-O unitatearen urbanizazioaren iparraldeko itxitura perimetralaren alboko pasealekuan". Izan ere, horiek okupatzea eta eskuratzea guztiz beharrezkotzat jotzen da. Hona hemen zerrenda:
LURRAK DESJABETZEAK UKITUTAKO TITULARREN, ONDASUNEN
ETA ESKUBIDEEN BANAKAKO ZERRENDA
POL. | LURZ. | JABEA | JABETZAREN % | LURZATIAREN AZALERA | ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN AZALERA | BEHIN BETIKO OKUPAZIOA (desjabetzea) | LANDA - LURZORUAREN BALIOA (m² bakoitzeko) | LURZORUAREN BALORAZIOA (eurotan) | BALORAZIOA, UKIPEN SARIAREKIN (eurotan) |
3 | 1208 | Arraiza Rodríguez-Monte, María Carmen | %20,00 | 1.141,93 m2 | | 1.141,93 m2 | 8,41 euro/m2 | 1.921,69 | 2.017,77 |
Arraiza Zabalegui, Idoia | %10,00 | 960,84 | 1.008,88 |
Arraiza Zabalegui, Maite | %10,00 | 960,84 | 1.008,88 |
Gutierrez Nieto, Juan Ignacio | %20,00 | 1.921,69 | 2.017,77 |
Euskokultur fundazioa | %20,00 | 1.921,69 | 2.017,77 |
Salgado Delatorre, M.ª Dolores | %20,00 | 1.921,69 | 2.017,77 |
3 | 1382 | Cabodevilla Gorriz, Ana Carmen | %33,33 | 2.134,23 m2 | 1.061,16 m2 | | 0,63 euro/m2 | 222,82 | 233,96 |
Cabodevilla Gorriz, M.ª Idoya | %33,34 | 222,89 | 234,03 |
Cabodevilla Gorriz, M.ª Pilar | %33,33 | 222,82 | 233,96 |
3 | 9053 | Cabodevilla Gorriz, Ana Carmen | %33,33 | 3.019,20 m2 | 2.491,96 m2 | | 0,63 euro/m2 | 523,26 | 549,42 |
Cabodevilla Gorriz, M.ª Idoya | %33,34 | 523,42 | 549,59 |
Cabodevilla Gorriz, M.ª Pilar | %33,33 | 523,26 | 549,42 |
| 12.439,22 |
2.–Ondasunen eta eskubideen aurreko zerrendan dauden higiezinak okupatzeko beharra deklaratzea.
3.–Ahalmena ematea Gobernu Estrategikoko, Hirigintzako eta Etxebizitzako eta 2023ko Agendako zinegotzi ordezkari José Martín Abaurrea San Juani, Iruñeko Udaleko Hirigintzako Gerentziako gerenteari eta Hirigintzako Zerbitzu Juridikoko zuzendariari, horietako edozeinek sina ditzan okupatu aurreko aktak, adostasunekoak, ordaintzekoak eta okupaziokoak, bai eta desjabetzea gauzatzeko behar den beste edozein dokumentu ere.
4.–Nafarroako Gobernuari berriro eskatzea desjabetzeak ukitutako ondasunen presako okupazioa deklara dezala, kontuan harturik obrak egiteko beharra.
5.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta jakinarazi ezin izan zaienentzat, legeak dioen bezala saiatuta; orobat, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udalaren iragarki-taulan ere argitaratzea, eta espedienteko interesdunei banan-banan jakinaraztea, beren alegazioei erantzuten dien txostenaren kopiarekin batera».
Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bete dadin indarrean dagoen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta 45.1.a) apartatuan xedatutakoa (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta aplikagarri den gainerako legeria, jakinarazpen balioa izan dezan bestelako interesdun ezezagunentzat eta legeak dioen bezala saiatuta ere jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2609670