2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Antolamendu eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Udalaren eta sustatzailearen artean, Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A poligonoko 6. eta 7. blokeetan proiektatutako hirigintza-jarduketei buruz. Hasierako onespena
Iruñeko Udalak, 2026ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-JUL-26 (20–1/CU).
«Antolamendu eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmenaren xedea da esparru orokor bat ezartzea, arautuko dituena beharrezkoak diren hirigintza-jarduketak aldatu ahal izateko Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A poligonoko 6. eta 7. blokeei aplikatzekoak diren determinazioak (6a, 6b eta 6c lurzatiak eta 7a, 7b eta 7c lurzatiak hartzen dituzte bloke horiek).
Aldaketa horien bidez, bizitegi-erabilera gehitu nahi da, eta bateragarri egin erabilera publikoak eta pribatuak (bizitegiak, merkataritza eta zuzkidura) horretarako eraikigarritasuna behar adina handituz. Orobat, beharrezko determinazioak ezarri nahi dira, horiek guztiak garatzeko, gauzatzeko eta erabilerak ukitutako jabeen artean banatzeko.
Espedientean sartuta daude Udalaren Hirigintza Gerentziaren justifikazio-memoria eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariak sinatutako txostena.
Horiek horrela, honako hau erabakitzen da:
1. Hasiera batez onestea honako agiri hau: "Antolamendu eta kudeaketarako hirigintza-hitzarmena, Udalaren eta sustatzailearen artean, Arrotxapeko Plan Partzialeko P9A poligonoko 6. eta 7. blokeetan proiektatutako hirigintza-jarduketei buruz", zeina erabaki honen eranskinean baitago.
2. Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, tokiko prentsan eta Iruñeko Udalaren iragarki-taulan, eta espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Adieraztea ezen hitzarmena interesdunen eskura izanen dela Hirigintzako Gerentzia erakunde autonomoaren bulegoetan, edo telematikoki kontsultatzen ahal dela helbide honetan: https://https://www.pamplona.es/eu/udala/araudia/normativa-en-tramitacion. Orobat, hitzarmenaren kopia eskatzen ahal da, eskaera Erregistro Elektronikoaren bidez eginda, helbide honetan: https://sedeelectronica.pamplona.es.
4. Erabaki hau jakinaraztea Avantespacia Inmobiliaria SLUri, jakinaren gainean egon dadin».
Iruñean, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2609659