143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Garajea

Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskaera horiek, udal-bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).

Espedientea: 2026-1478.

Titularra: Avantespacia Inmobiliaria SL.

Jarduera: 167 etxebizitza (horietako 24 BOEak), trastelekuak, garajeak eta merkataritzako lokalak dituen eraikina eraikitzea.

Tokia: Lezkairu – UI - Iruñeko XVI Ars-3 L23.2.

Iruñean, 2026ko ekainaren 24an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L2609206