1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
3821E/2026 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimen osagarri bat onesten baita gizarteratze- eta laneratze-enpresei soldatetarako eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotetarako dirulaguntzak emateko deialdian. DDBN kodea: 863839.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 28an emandako 3021/2018 Ebazpenaren bidez, aipatu deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi ziren.
Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 5891E/2025 Ebazpenaren bidez, 3.000.000 euroko gastua baimendu zen 2026rako.
Ekitaldi osorako gastu aurreikuspena dela eta, helburu horretarako erabiliko den kreditua handitu beharra dago.
Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen otsailaren 7ko 13/2024 Foru Dekretuaren 14. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea laneratze eta gizarteratze enpresei Gizarte Segurantzako enpresa-kuota eta soldatetarako dirulaguntzak emateko deialdirako baimendu den gastua, deialdi horretara bideratutako kredituari 1.250.000 euro gehituz.
2. Baimena ematea gastua handitzeko, 2026ko gastu-aurrekontuaren kargura, gizarteratze- eta laneratze-enpresei soldatetarako eta Gizarte Segurantzako enpresa-kuotetarako dirulaguntzak emateko deialdian. Deialdi hori Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 28an emandako 3021/2018 Ebazpenaren bidez arautu zen eta 0000863839 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean. 1.250.000 euro gehituko dira, "Konferentzia sektoriala: Zailtasun handiagoak dituzten kolektiboen gizarteratze eta laneratze programetarako laguntzak" izeneko 950001-96100-4819-241104 [PEP:E-24/000737-01] partidaren kargura.
3. Igoera gehigarri honek ez du esan nahi dirulaguntzen eskaerak aurkezteko beste epe bat irekiko denik, ez eta ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea berriz kontatzen hasiko denik ere.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 4an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Esther Fernández Razquin.
Iragarkiaren kodea: F2609784