143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Hiri-jarduketarako plan berezia, UN-3 unitatean. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2026ko uztailaren 3ko 2026-0240 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat UN-3 unitatean, unitate horretako araudian sartzeko honako hau: "Ingurumen-inpaktu eta ikusizko inpaktu txikiko industria-jarduerak". Horren bidez, lagundu nahi da Obanosko 2. poligonoko 355. lurzatian jartzen zurezko bilgarrien hondakinak birziklatu eta baloratzeko jarduera bat, ingurumen-inpaktu eta ikusizko inpaktu txikia duena.

Espedientea ikusgai dago Udalaren Idazkaritzan, eta jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek azter dezaten, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, epe horretan.

Obanosen, 2026ko uztailaren 9an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2609775