143. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Deialdia, 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko laguntzena

DDBN kodea: 917145.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatuarekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra). Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/917145).

Honako honen laburpena: Alkatearen 2026-0076 Ebazpena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, laguntzak emateko 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiteko.

Helburua da musikaren ikaskuntza sustatzea Muruzabalgo herritarren artean. Horretarako, laguntza ekonomikoak emanen zaizkie 2025-2026 ikasturtean musika ikasketak egiten dituztenei.

Muruzabalen, 2026ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2609674