2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Zenbait lurzatiren desafektazio partzialaren hasierako onespena (1. poligonoko 549., 556. eta 175. lurzatiak eta 2. poligonoko 159. lurzatia), eta baldintzen agiria onestea
Iratxetako Kontzejuko Batzarrak, 2026ko ekainaren 23an egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea desafektazio bat egitea, hain zuzen ere, behar adina azalera desafektatzea kobrezko sarea zuntz optikoko sarera migratzeko, 1. poligonoko 549., 556. eta 175. lurzatietan eta 2. poligonoko 159. lurzatian, bai eta lurzatien desafektazioa eta horiek Telefónica de España SAUri lagatzea arautuko duten baldintzen agiria ere.
Argitara ematen da, hilabeteko epean alegazioak egiteko aukera izan dadin, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldia amaituta, Nafarroako Gobernuan herri-lurren eskumena duen departamentuari igorriko zaio nahitaezko dokumentazio guztia, behin betiko onets dadin herri-lurren desafektazioa eta horien lagapena Telefónica de España SAUri.
Iratxetan, 2026ko uztailaren 3an.–Kontzejuko burua, Jesús Eduardo Recalde Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2609657